LOGURE

ENPRESA

Enpresa familiarra gara, belaunaldi guzti hauetan zehar burdineria eta burdinaren osagarriak lantzeaz arduratu gara  altzariak, somierrak, mahaiak, aulkiak …

Merkatuak berak bultzatu zigun deskantsuaren munduan sartzen, izan ere, berezoak ohearen inguruko produktuak eskatzen zizkigun eta pixkanaka pixkanaka lan mota hontan espezializatzen hasi ginen.

1983az geroztik, deskantsuaren mundutik datorkigun material eta azken nobedadeak eskeini eta egokitzen dizkiogu gure bezeroei, beti ere irtenbiderik hoberena zabalduz.

“UTZI  ZURE  ATSEDENA  ESKU  ONENETAN”

 

 

Atsedena

Egunaren amaieran gure gorputza deskantsatzeko eta berritzeko beharra dugu. Gure bizitzaren heren bat lotan ematen dugu eta honek gure aldartean, egoera fisikoan eta gure osasunean zerikusia oso garrantzitsuaizan ohi du. Gure ohearen menpekoak garenez, ohea aukeratzerako garaian ondo egin behar da, bizkarra eta gure osasuna kaltetuak izan ez daitezen.

Hori dela eta, ohea aukeratzean bere osagarriei ere begiratu behar zaie ( koltxoi, burko, somierrak…) gure pisu, adina, egoera fisikoa kontuan hartuz bakoitzarentzako ohe egokia aurkitzea baita onena.

Beraz, ohe bat aukeratzerako garaian denbora tartetxo bat hartzea gomendatzen dizuegu, gure erakusketara etorri eta ohe desberdinak ikusi eta probatu eta gure esperientziarekin egokien etortzen zaizun ohea aurkitzen lagunduko dizugu”.

HELBIDEA

Artzubiada Auzoa
20740, Zestoa · Gipuzkoa ··

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN

8 + 3 =